Biodibertsitatearekin orekatutako trantsizio energetikoa lurraldean integratzeko lan egiten dugu
ITTEB PROIEKTUA
Trantsizio energetikoko ereduak biodibertsitatearekin orekan integratzeko laguntza
UPV/EHUk eta Gorbeialdeko Kuadrillak bultzatutako ikerketa-proiektu bat da ITTEB, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren finantzaketarekin. Proiektuak energia-sistema deskarbonizatu baterantz aurrera nola egin aztertzen du, biodibertsitatea, paisaia, zerbitzu ekosistemikoak, lehen sektorea eta tokiko komunitateen premiak ahaztu gabe.
Gorbeialdea da metodologia hori garatu eta probatzen den lurralde pilotua, lurralde-azterketak, ingurumen-ebaluazioa, modelizazio energetikoa, ezagutza aditua eta herritarren parte-hartzea konbinatuz.
Helburua
ITTEBen helburua Klima, Energia eta Biodibertsitateko Eskualdeko Plan bat egiteko metodologia bat garatzea da, energia-beharrak, isuriak murrizteko helburuak eta lurraldearen mugak eta balioak planifikazio berean integratzeko gai dena.
Proiektuak ez du energia-konponbide bakarra identifikatzea bilatzen, baizik eta etorkizun desberdinak eraikitzea eta alderatzea. Horretarako aztertzen du zer teknologia eta neurri ezar daitezkeen, zer ondorio izango luketen lurraldean, zer baldintza errespetatu beharko liratekeen eta zer autosufizientzia-maila, kostu eta isuri-murrizketa lor dezakeen aukera bakoitzak.
Trantsizio energetikoa planifikatzeko beste modu bat
ITTEBek energia-planifikazioaren ohiko logika aldatzea proposatzen du. Proiektu zehatzetatik abiatu beharrean eta ondoren haien eraginak ebaluatu beharrean, prozesua lurraldea ulertzean, haren balioak eta mugak identifikatzean eta eraiki nahi den etorkizun energetikoa adostean hasten da.
Hortik abiatuta, lurralde- eta ingurumen-informazioa, adituen irizpidea, tokiko ezagutza eta modelizazio energetikoa konbinatzen dira, erabakiak hartu aurretik alternatibak alderatzeko. Modelizazio-tresnak etorkizuneko kontakizunen ondorioak aztertzeko aukera ematen du, eta partaidetza-prozesuak, berriz, herritarren eta tokiko eragileen lehentasunak, kezkak eta proposamenak jasotzen ditu.
Emaitza plangintza-proposamen bat izango da, irizpideak, alternatibak eta ondorioak esplizitu egingo dituena, trantsizio energetikoari buruzko erabakiak informazio eta gardentasun handiagoz eztabaidatu ahal izateko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Etiam pharetra scelerisque nisl, vel ullamcorper ex tempus pretium. Etiam cursus tellus quis sem porttitor feugiat. Nulla sodales tortor eu massa eleifend, non facilisis mauris vestibulum. Donec id nulla urna. Praesent in justo leo. Ut nec risus ut dolor faucibus mollis. Etiam a orci vitae mi finibus tincidunt quis in mi. Donec sit amet nulla ut nunc scelerisque rhoncus. Aliquam erat volutpat. Suspendisse vitae sapien vehicula, viverra urna sit amet, blandit sapien. dapibus purus, vitae pharetra justo. Suspendisse fringilla nisl at sapien porta fermentum.
METODOLOGIA
Ezagutu gure metodologia
5 zutabetan oinarritutako metodologia erabiltzen dugu.
ALBISTEAK
Ezagutu proiektuaren gaurkotasun guztia
ITTEB Vitoria-Gasteizen aurkeztu da 40 parte-hartzaile baino gehiagorekin, eta Gorbeialdeko prozesu parte-hartzailerako izen-ematea ireki du
Joan den irailaren 11n, ostirala, 11:00etan, UPV/EHUko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan (2. solairua) aurkeztu zen ITTEB – Biodibertsitatearekin Orekan
ITTEBk bere aditu-panelaren lehen bilera egin du
Joan den 2026ko irailaren 14an, astelehena, ITTEBeko aditu-panelaren lehen bilera egin zen, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolatik modu erdi-presentzialean. Topaketak proiektua
ITTEBek lehen aldiz bildu du bere diziplina anitzeko lantalde teknikoa
2025eko irailaren 25ean, ITTEBen lantalde teknikoaren lehen bilera egin zen UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Topaketak proiektuaren ikuspegia partekatzeko, lan-arloak koordinatzeko